Itxi

Faktoria

ISTORIO MUSIKATUAK

Zahartzen garenean, nork zainduko gaitu?

Astero moduan, Amancay Gaztañagak emozioak eta musika uztartu ditu. Gaur, adineko pertsonen zaintzaz aritu da, eta lehenago edo beranduago denok zainduak izatea beharko dugula gogorarazi du.

  • 14:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hanekeren Amour pelikulak ekarri dio gogoeta hau burura Amancay Gaztañagari. Elkar zaintzen duten bi adineko pertsonen istorioa kontatzen du filmak. Eta horren harira bota digu galdera: nork zainduko gaitu zahartzen garenean?

Amancay Gaztañagak dio ez garela konturatzen zahartzen garenean ere orain sentitzen ditugun emozio eta sentimenduak sentituko ditugula, gorputza zahartu arren, gainontzekoak beti bezala jarraitzen baitu. Bestetik, zaintza hau seme alabengan nola erortzen den aipatu du, eta agian elkar zaintzen ikasi behar dugula.