Faktoria
Donostia 2016
Argazkilaritza estenopeikoa erakusketan
Donostia 2016ren asteroko tartean energia olatuen baitako proiektu berriak ezagutu ditugu. Nagore Legarreta argazkilariak bere erakusketa aurkeztu digu, Hysteron.
-
12:18 min
Donostia 2016ren Energia Olatuak ekimena herritarrek aurkeztutako proiektuak diruz laguntzen eta gauzatzen ari da, eta urteko azken hiruhilekoan, deialdi berriak egin ditu. Diruz lagunduko duten hurrengo proiektua aukeratzekotan da Ardora batzordea eta Mikel Goñik eman digu azken mugimenduen berri.
Nagore Legarreta argazkilariaren Hysteron izeneko proiektua Energia olatuetan aurkeztu zen eta erakusketara eraman dute orain. Gaurtik aurrera Koldo Mitxelena kulturgunean egongo da ikusgai.