Itxi

Faktoria

azpeitiarrak kenian

'Maitasuna da Keniako umezurtz etxeetan falta zaiena'

Gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan, hilabete pasa dute Kenian Naroa Guridi eta Nerea Iriartek. Bertako umezurtztegietan haurrak oso bakarrik ikusi dituztela kontatu digute, konpainia faltan.

  • 12:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bakoitza bere aldetik joan baziren ere, Kenian egin zuten topo Nerea Iriarte eta Naroa Guridi azpeitiarrek. Gobernuz kanpoko erakundeen bidez, Keniako eskola eta umezurtz etxeetan egon dira hilabetez.

Gaur 'Faktoria' saioan izan ditugu, eta bertako jendearen adeitasuna azpimarratu dute. Pobreziaz asko hitz egiten bada ere, umezurtz etxeetako haurrei falta zaiena konpainia eta maitasuna dela esan dute. Baina eman bakarrik ez, jaso ere asko egin dutela bertan egon diren denboran.