Itxi

Faktoria

Droneak

Droneen erabilera okerrari aurre egiteko arranoak erabiliko dituzte

Holandan jarriko dute martxan neurria, arranoak erabiliko dituzte baimendu gabeko eremuetan erabiltzen diren droneak bota eta aire istripuak ekiditeko. Urko Torre hegazti hezitzaileak xehetasunak.

  • Dron

    11:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hilabeteetako entrenamenduaren ondoren, arrano talde bat prest izango da datorren udatik aurrera baimendu gabeko eremuetan erabiltzen diren droneak bota eta aire istripuak saihesteko.

Belatz izeneko Falkoneria enpresa du Urko Torrek, Mungian, eta ondo ezagutzen ditu droneak. Berak eman dizkigu neurri berri honen inguruko xehetasunak.

Buru zuridun arrano amerikarrak izango omen dira harrapariak, haien tamainagatik. Droneak oinekin harrapatzen dituzte eta gero lurrera jaitsi. Zaurituak ez izateko segurtasun neurriak hartu dituztela jakinarazi digu Torrek.