Itxi

Faktoria

Animalien mundua

Enara Marcos: "Balea urdina Bizkaiko golkoan ere bizi da"

Baleak eta izurdeak atzemateko Santurtziko enpresa batek jakinarazi du balea urdina ikusi dutela Bizkaiko kostatik 20 milatara. Aurkikuntza honen inguruan galdetu diogu Enara Marcos biologoari.

  • 4:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Balea urdina munduko animaliarik handiena da, 32 metro luze eta 180 tona izatera irits liteke. Baina posible ote gure kostatik gertu egotea? Posible badela esan du Enara Marcos biologoak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.

Izan ere, baleak eta izurdeak atzemateko Santurtziko enpresa batek jakinarazi du balea urdina ikusi dutela Bizkaiko kostatik 20 milatara. Aurkikuntza horren inguruan galdetu diogu biologoari, eta adierazi du ez dela ohikoa animalia hau ikusi ahal izatea, gutxi daudelako Bizkaiko golkoan. Arriskuan dagoen espeziea da.

en espeziea da.