Itxi

Faktoria

Psikologia

Larrialdietako psikologia: 'Albiste txar bat ez da apaintzea komeni'

Larrialdietako psikologia hizpide Garbiñe Agiriano psikologoarekin. Adituaren ustez, albiste txarrak apaintzea ez da komeni. Egia esan behar da, esperantza faltsurik sortu gabe.

  • Autobus istripua Sorian.

    9:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Psikologia oso lagungarria da zenbait momentutan, esate baterako, norbaitek kolpe latz bat hartu duenean.

Istripuetan, ezbeharretan edo hondamendiren batean, gure hurbileko norbait kolpetik hil dela jakindakoan, emozio karga handia jazaten dugu. Barruko zerbait hausten da, eta mina ikaragarria izaten da.

Egoera horietarako psikologo baten laguntza egokia izaten da. Larrialdietako psikologia hori izan dugu hizpide Garbiñe Agiriano psikologoarekin. Adituaren ustez, albiste txarrak apaintzea ez da komeni. Egia esan behar da, esperantza faltsurik sortu gabe. Gozotasunez eman behar dira albiste txarrak, enpatiarekin, baina, zuzenak izanda.