Faktoria
Txinako Master Chef
250 milioi txinatarrek ikusiko dute Etxauri telebistan
Txinako Master Chef lehiaketaren finala Etxaurin grabatzekoak dira. Nafarroako herri txiki horretan bizi den Josu Astrainekin hitz egin dugu Faktorian
-
4:08 min
"25 txinatarreko taldea Etxaurin dabil egunotan eta herrian ez da beste konturik" Josu Astrain bizilagunak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan kontatu digunez. Izan ere, Txinako Master Chef lehiaketaren finala Nafarroako herri txiki honetan grabatzekoak baitira eta ikusmin handia sortu da.
Lehiaketako finalean Nafarroan bertan ekoitzitako produktuekin arituko dira; gaur bertan Iruñean erosiko dituzte osagai horiek. Eta sukaldeko lana Etxauriko Otazu upategian egin beharko dute. "Jauregia, mahastiak, upategia bera... toki dotorea" dela kontatu digu Josu Astrainek, eta nazioarteko saio batek norbere herria aukeratu izanak "asko lagunduko duela Etxauri munduan ezagunago" izan dadin.
Sukaldaritza saio honen finala Txinako 250 milioi etxetan ikustea espero dute.
ea espero dute.