Faktoria
Goi mailako bisita
Eseritzerako, urdaiazpikoa eskatu du Pippa Middletonek Donostian
Erresuma Batuko erregina izango denaren ahizpa Donostian ibili da. Zer bazkaldu duen jakin nahi?
Donostiako Branka jatetxean otordua egin dute asteburuan Pippa Middletonek eta haren lagunek. Kristina Izagirre jatetxeko arduradunak Euskadi Irratko 'Faktoria' saioan kontatu digu erreserba astebete lehenago egina zutela, baina beste izen batekin, jakina. "Eseritzerako, urdaiazpikoa" nahi zutela ere azaldu digute Branka jatetxetik.
>