Faktoria
Faktoria
Hemen da Txorierriko kafe, ez, baina, Baserri Antzokia
Bilbo, Elgeta edo Donostiako Kafe Antzokien gisakoa da Txorierrikoa, baina baserri itxuran. Derion dago eta gaur irekiko ditu ateak.
-
Txorierriko Baserri Antzokia. Argazkai: www.baserriantzokia.com
7:00 min
'Faktoria' saioan Txorierrira jo dugu. Gaur iluntzean inauguratuko dute Derioko Baserri Antzokia. Txorierriko Euskara Elkarteek bultzatutako proiektuaz azalpenak eman dizkigu Fernando Olabarrietak: "Kafe Antzokien filosofia beretsua izango du; oinarri berarekin, baina gure ingurunera egokituta sortu dugu baserria. Egun historikoa izango da guretzat gaurkoa, hainbat urtetako lanaren ondotik, ametsa egi bihurtu delako".
Eszenatokia, taberna, jatetxea, taldeak biltzeko txokoa... izango ditu baserriak, eta Fernando Olabarrietak azaldu digunez, "besteekin ezberdintasun nagusia da, eguraldiak uzten duenean, kanpoaldea ere aprobetxa litekeela".
19:00 aldera irekiko dituzte ateak eta 20:00tan izango da ekitaldi nagusia.
italdi nagusia.