Faktoria
Sukaldari Dema
Onddoak nahaskian besterik prestatzen ez dituenarentzat, bi errezeta
Onddo garaia dela aprobetxatuta, jaki preziatu honekin aritu dira gaur sukaldean Igor Zalakain eta Pili Manterola.
-
18:00 min
Astero izaten dugu 'Faktoria'n 'Sukaldari dema'; osagai nagusi batekin plater bana proposatzen dizkigute Arzak jatetxeko Igor Zalakainek eta Iribar getariarreko Pili Manterolak.
Gaur, onddoak jarri dizkiegu sukaldeko mahai gainean. Igorrek arroz saldatsua prestatu du, onddo lehorren hautsa ere gehituta. Pilik aldiz, gula eta arrautza gorringoarekin prestatu ditu onddoak.