Itxi

Faktoria

Donostia

100 urte eta sasoiko: aupalatxo Angela!

Mendea betea du Angela Loidik eta bidaiazale amorratua izaki, munduko txoko guztietako diapositibak digitalizatzen ari dela egin dio harrera, etxean, 'Faktoria'ri.

  • 27:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sasoi betean eta bizitzeko ilusioz topatu dugu botikari izandako Angela Loidi, Donostiako haren etxean. Kontxari begira bizi den arren, aitortu digu hondartza ez zaiola gustatzen esan digu 'Faktoria'n; "zikina" dela dio, eta nahiago duela "kalean paseatu edo alabarekin botikan" egotea.

100. urtebetetzean ordenagailu berria oparitu diote. "Milaka diapositiba" digitalizatzen ari da, eta bidaietan hartutako irudiak 300 DVDtan bildu ditu. "Txina, Tanzania, Thailandia, Etiopia..." eta beste hamaika lekutatik ekarritako oroigarriz josia du egongela.

"Donostiako argazki zoragarriak" ere baditu, "kai aldean eta parte zaharrean" ateratakoak, gehienak.

 

ienak.

 

ienak.