Faktoria
Piano bat Danirentzat
Donostiako kaleetan pianoak jartzeko ekimena ezagutu dugu
Ekimenaren sortzaileak Madamar Miralles Tabakalerako Taba tabernako arduraduna eta Iñar Sastre bertako piano jotzailea dira. Pianoa kalera atera nahi dute, Europako beste hiri batzutan moduan.
-
10:54 min
"Piano bat Danirentzat", izen hori du Donostian abian jarrai nahi duten ekimenak. 'Faktoria' saioan hizpide izan dugun ekimen horren sorburuan Daniren istorioa dago: Dani piano-jotzaile donostiarra da, baina ez du etxean pianorik, eta Tabakalerako Taba tabernara joan ohi da jotzera.
Hori ikusita, eta Paris bezalako hirietan ekimenak arrakasta izan duela frogatu ostean, pianoak kalera ateratzeko egitasmoari ekin zioten Sastrek eta Mirallesek. Batetik, pianoak lortu nahi dituzte kalean jartzeko: 3 lortu dituzte jada, eta pianoa erabiltzen ez duten herritarrei ekimenarekin bat egiteko deia egin diete.
Bestetik, diru bilketa ere abian jarri dute piano horiek egokitzeko. Tren estazioak, autobus geltokiak edo eskola guneak dira pianoa jartzea aztertzen ari diren lekuak. Dena den, herritarrek parte hartu ahal izango dute erabaki horretan. Ane Albisuri Tabakaleran bertan eman dizkiote azalpenak.
iote azalpenak.