Faktoria
Urdaibai Bird Center
Erlojurik ez duten arren, hegaztiei ere eragiten die ordu aldaketak
Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamunorekin astero aritzen gara hizketan Faktorian. Gaur, ordu aldaketak hegaztiei nola eragiten dien azaldu digu.
-
7:17 min
"Erlojurik erabili ez arren, hegaztiei ere eragiten die ordu aldaketak". Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamunok 'Faktoria' saioan azaldu digu, erlojuen menpe bizi beharrean, argiaren araberakoa dela hegaztien bizitza, egunsentiak eta iluntzeak markatzen duela beren egunerokoa, eta hala, haiei ere eragiten diela ordua aldatzeak.
"Bidea gurutzatzeko trafikorik ez dabilen orduan egiten dute, eta ordu hori aldatu egingo da haientzat ere. Azken finean, gure ordutegietara moldatzen dira hegaztiak. Txantxangorriak ere hasi dira farola azpitan agertzen, eta farolak pizteko garaia ere aldatu egingo da".
Edorta Unamunok, bestalde, sorpresaz kontatu digu berdantza txiki baten bisita izan dutela Urdaibai Bird Centerren. "Garaitsu honetan Indotxina inguruan behar luke berdantzak, baina hementxe agertu zaigu bat, eraztuntze lanak egiten ari ginela".