Itxi

Faktoria

Bizitzaz blai programa

“Gure semearen kasuan oso gaizki amaitu zen abiadurarekiko zaletasuna”

"Errezil bizitzaz blai" izeneko programa abian da abiadura kultura birpentsatzeko. Semea hil zitzaion Lurdes Urrestarazu, Nekane Zinkunegi zinegotzia eta Ana Elosegi psikologoarekin hitz egin dugu.

  • 31:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errezilen azken hamar urtean 5 mutil hil dira moto edo kotxe ezbeharretan. Iaz, Zestoatik bueltan hildako gazteen kasuaren ostean, "Aski da!" esan zuten zenbait herritarrek, eta, Errezilgo Udalarekin lankidetzan, zer egin aztertzen hasi ziren. Lan horretatik sortu da Bizitzaz blai programa abiadura kultura birpentsatzeko. Semea hil zitzaion Lurdes Urrestarazu, Nekane Zinkunegi zinegotzia eta Ana Elosegi psikologoarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

Azaroan egingo dituzte saioak haur, irakasle eta gurasoekin, baina hasitako bidea hor ez dela bukatzen azaldu digute. Helburua abiadura kultur horrek dituen arriskuak ikustaraztea da, "mutilen artean abiadura eta ausardia lotzen dituen eredu hori haustea", Zinkunegik esan digunez. Mikel Aiertzarena moduko kasuak ekidin nahi dituzte, 17 urte zituen gaztea 2013an moto ezbeharrez hil zen. Lurdes Urrestarazu, bere amak elkarrizketa hunkigarria eskaini digu Errezilen bertan. "Abiadura zaletasuna eta errepidean arauak betez ibiltzea uztartu beharraz" hitz egin digu, lasaitasun eta indar harrigarriz.

ar harrigarriz.