Faktoria
Dokumentala
Bilboko Aste Nagusiak "merezi eta behar" zuen lana argitaratu da
Amets nagusia: Ametsa jai bihurtu zen izeneko ikus entzunezkoa estreinatuko dute gaur Arriaga antzokian, iluntzeko 20:00etan. Fernan Garcia zuzendariarekin hitz egin dugu.
-
4:58 min
Bilboko Aste Nagusiaren historia ezohikoa da. Ez da tradizio luzeko festa, baina itzal luzea du. Hori dela eta, Amets nagusia: Ametsa jai bihurtu zen izeneko ikus entzunezkoa estrenatuko dute gaur Arriaga antzokian, iluntzeko 20:00etan. Fernan Garcia zuzendariarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.
Dokumentalean sorrerara jo dute. "Lehendabiziko urteetara jo dugu. Aste Nagusia 1978an sortu zen, ordura arte ez zegoen ia ezer Bilbon". Sorrera hori "herritik egin zen" Garciaren arabera, festa eredu parte hartzailearekin. Frankismo osteko urteetako mugimendu handi haren testuingurua aipatu digu dokumentalaren zuzendariak, eta hori jasotzen saiatu dira dokumentalean.
Gaur 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian zita Bilboko Aste Nagusiaren sorburuetara jotzeko.
uetara jotzeko.