Faktoria
Gizartea
Alkohola eta gazteak: beheranzko joera nabari da kontsumoan
Gazteen artean, alkoholaren kontsumoak beheranzko joera erakusten du Drogomediaren arabera. Bilboko Udalak, bestalde, gazteei zuzendutako gauetako programa hiriko auzo gehiagotara zabalduko du.
-
20:47 min
Gazteen artean, alkoholaren kontsumoak beheranzko joera erakusten du Drogomediaren arabera. Bilboko Udalak, bestalde, gazteei zuzendutako gauetako programa hiriko auzo gehiagotara zabalduko du. 'Faktoria'n azatertu dugu gaia AGIPAD elkarteko Lukene Lizasorekin eta Bilboko Udaleko Koldo Bilbaorekin.
Drogomedian duela 25 urte hasi ziren datuak biltzen, euskal herritarren droga kontsumo ohiturak ezagutzeko. Gazteen artean, oro har, alkoholaren kontsumoak beheranzko joera erakusten duela azpimarratu dute, gazteen alkohol kontsumoa behera egiten ari dela.
Zenbakitan, Osakidetzako larrialdi zerbitzuetan, 12 eta 18 urte bitarteko 520 gazte artatu zituzten etilismo akutuengatik 2014an, eta iaz, berriz, 486 gazte. Etilismo akutuen kasuak dira horiek, batzuk arinagoak beste batzuk larriagoak, nolanahi ere, ez dira koma etilikoak. Izan ere, 2015ean, EAEn koma etiliko kasu bakarra izan zen, horrek esan nahi du pertsona hori ez zela arnasketa bere kabuz egiteko gai, hori da koma etilikoan egotea. AGIPAD elkarteko Lukene Lizasok, berriz, prebentzio alorrean egiten duten lana aipatu du.
Bilboko Udalak, bestalde, gazteei zuzendutako gauetako programa hiriko auzo gehiagotara zabalduko du. Azken hilabeteetan, botiloia egiten duten 4.500 gazterekin hitz egin dute Bilbon gaueko hezitzaileek. Koldo Bilbaok azaldu du.
/p>