Faktoria
Faktoria
Maite Peña: "Umea ondo dago eta etorkizun ona izango du"
Donostian zaborrontzi batean aurkitu duten haurtxoa seguruenik gaur bertan jasoko du harrera familia batek, Gipuzkoako Gizarte Politiketarako diputatuak esan duenez
-
Argazkia: EFE
5:05 min
Goizaldean Donostiako Zuloaga plazako zaborrontzi batean aurkitu duten haurtxoa osasunez ondo dagoela adierazi du 'Faktoria'n Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketarako diputatuak. Goizeko hiruak inguruan, zaborrontzi batetik ume baten negarra entzun du bizilagun batek eta larrialdietara deitu du.
Neska jaioberria aurkitu dute bertara joandako ertzainek zaborrontzian. Donostia Ospitalean artatu ondoren, kasu hauetan ohikoa den protokoloa martxan jarri dute, Peñak esan digunez, Osakidetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Fiskaltzak. Haurrarentzako larrialdiko familia baten bila dabiltzala gehitu du diputatuak eta segurueni gaur bertan aurkituko dutela. "Horrelako egunetan konturatzen gara horrelako protokoloak zein garrantzisuak diren", adierazi du.
", adierazi du.