Faktoria
No Size Ladies
Marina Gallastegi: "Lodi egotea ez da gorputz mota bat izatea"
Arroparen neurriak demokratizatu nahi dituen ekimena jarri dute martxan Irati Gaztelurrutiak eta Marina Gallastegik.
-
15:06 min
Emakume borrokalariak dira Irati eta Marina. Edertasunaren eta fisikoaren inguruan dauden estereotipoen aurkako borrokalariak. Gaztelurrutia eta Gallastegi arropa neurririk gabeko emakumeak dira. Horrela dio euren ekimenaren leloak: "Ez gara neurri bat. Ez dugu neurririk". Pentsatzen baitute arroparen neurriak ez duela pertsona definitzen. Horregatik nahi dituzte neurriak demokratizatu eta arropa dendetan, esaterako, neurriak ez daitezela erabili arropa sailkatzeko eta bereizteko. Horretarako, gorputzen dibertsitatea onartzea beharrezkoa ikusten dute, gorputz motetan aniztasuna baitago, loditasunetik edo argaltasunetik harago. 'Faktoria'n eman digute euren ekimenaren berri.
imenaren berri.