Itxi

Faktoria

Su ta Garrek lan berria

"Disko berezia da, baina Su ta Garren esentzia mantentzen da"

Xabi Bastidak eta Aitor Gorosabelek Maitasunari pasioa, beren ibilbideko hamaikagarren diskoa, aurkeztu digute.

  • 30:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabi Bastidak eta Aitor Gorosabelek Maitasunari pasioa, Su Ta Gar taldearen ibilbideko hamaikagarren diskoa, aurkeztu digute 'Faktoria'n. "Bazoaz" kantarekin zabaltzen da lan berria. Badoazenei, joan direnei, aldamenean ditugunei, munduari eta besteei lotzen gaituzten soka ikustezinei… horiei guztiei, eta gehiago, kantatu diete beren hamaikagarren lanean. Eta maitasunez kantatu, gainera. Eta maitasunari pasioa eskaini diote. Diskoaren izena ere hori da: Maitasunari pasioa.

Lorentzo Recordsen grabatua, urriaren 28tik kalean da maitasuna protagonista duen Su ta Garren disko berria. Sentimendua aurkezteko modua, berriz, aurreko lanekin alderatua, lasaiagoa da, soinuz, eta intimoagoa, edukiz, orohar. Horixe da diskoa aurkeztu zutenetik esaten diharduguna. Hala ere, Su ta Gar gihartsuenaren erakustaldiak ere badaude lan honetan. Eta baladak dira, bai, baina eguneroko errealitatearen inguruko kezkak, era batera edo bestera, ere hor dira.

, ere hor dira.