Itxi

Faktoria

Euro-jatetxe euskalduna

Europako parlamentuan On Egin jatetxea ireki dute

Joan den asteaz geroztik Bruselako parlamentuan euskal sukaldaritzako menuak prestatzen ditu Josu Outerialek.

  • 5:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur entsalada eta izokina jan dute Bruselako parlamentuan. Hori irakur zitekeen On Egin jatetxeko menuan. Joan den astean zabaldu zuen parlamentuko jatetxea Josu Outerialek. 'Faktoria'n harekin hitz egin dugu.

Lehenago ere badu beste jatetxe bat Brusela hirian, eta baita Berlinen ere. Euskal gastronomiako jakiak prestatzen ditu bertan, mediterranear platerekin batera. Zuzenean produktu asko inportatzen ditu Euskal Herritik, Bruselan euskal produktuak aurkitzea garesti, eta, batzuetan, ezinezkoa ere bai.