Faktoria
Lehen peña sortu dute
'Gurpildun aulkian egiten den saskibaloia ikusteko kirol ederra da'
Northern Kings izena du gurpildun aulkiko saskibaloia egiten duen Bilbao BSR taldea animatzeko sortu den lehen peñak. Eduardo Acebes peñakidearekin egon gara 'Faktoria'n.
-
8:22 min
Azaroaren 17an inaguratu zuten gurpildun ahulkiko saskibaloiko talde baten lehen peña Euskal Herrian, Bilboko BSR taldeko peña da. Eduardo Acebes kideak 'Faktoria'n azaldu digunez, 'garrantzia gehiago eman nahi diogu kirol honi. Betiko saskibaloia ikustera ohituta dago jendea eta gure ustez kirol hau ikusteko zoragarria da, jokalariak prestatua daude, sekulako kirolariak dira'. Kirolaren zertzelada batzuk ere eman dizkigu Acebesek. 'Saskia ohiko saskibaloi partidetako altuera berberean dago, jokalari kopuru bera da, merezi du behin ikusi eta probatzeak. Gurpildun ahulkitik erortzen direnean altxatzen dira, bizia eta oso ikusgarria da. Jendea ez doa ikustera, oro har, ez da ezaguna eta hori bultzatu nahi dugu. Gainera sarrerak doan dira'.
Txurdinagako kiroldegian jokatzen du Bilbo BSRk. Hamabostean behin, larunbatero, 18:30ean jokatzen dute.
jokatzen dute.