Faktoria
Euskal Youtuberra
Zurine Darceles:'Euskaraz Youtuben zegoen hutsunea bete nahi izan dut'
Sleeptak izeneko kanala du euskaraz Zurine Darcelesek. Bertan haurrentzat eskulanak, animazioak eta esperimentuak egiten ditu. Gaztelaniazko kate bat ere badu, gurasoentzat.
-
14:54 min
Duela urtebete ekin zion Youtubeko bideari Zurine Darcelesek. "Haur hezkuntza ikasi dut eta haurren arlo horretan Youtuben euskaraz hutsune bat ikusten nuen. Sleeptak kanalean hilean behin esperimentu edo eskulan bat jartzen dut eta badakit eskola batzuetan erabiltzen dituztela", adierazi digu 'Faktoria'n. Besteak beste, CD-ekin arrainak edo harriekin kaktusak nola egin erakusten du bere bideoetan.
Beste kate bat ere badu Darcelesek, Yumetoki izenekoa, gazteleraz. "Gurasoentzat da kate hau eta bertan nire haurdunaldia kontatu dut, esaterako. Montessori filosofian oinarritutako aholkuak ere ematen ditut, umeak gurasoengan zer eragiten duen...". Hego Amerikan dituela jarraitzaile ugari kontatu digu Darcelesek.