Faktoria
Eusko gudontziko marinela
Juan Azkarate: '14 urterekin, lehendakariagana jo nuen argibide eske'
Juan Azkarate bermeotarra Eusko Gudontziko azken marinela da. 94 urterekin, bizi-bizi ditu 36ko gerrako oroitzapenak. Amaia Artetxe izan da Bermeon, Azkarateren etxean.
-
Juan Azkarate
16:56 min
Juan Azkarate bermeotarra Eusko Gudontziko azken marinela da. 94 urterekin, bizi-bizi ditu 36ko gerrako oroitzapenak. 'Faktoria'ko lankide Amaia Artetxe izan da Bermeon, haren etxean.
Gerra garaiko argazkiak eskuan hartuta, oroimen harrigarriz deskribatzen ditu Azkaratek, bizitza markatu baitzion 36ko gerrak. 14 urterekin joan zen gudontzira boluntario. Zerbitzari gisa hasi zen, ondoren kanoietan ere aritu zen. Matxitxako bataila ezagunean ez zen izan, bere itsasontzia konpontzen ari zirelako dago orain bizirik.
Bilbo frankisten esku erori zenean itsasoan zen, eta ez zitzaion gustatu aurrerantzean Espainiako gobernuaren menpe jarri beharra. Horregatik, "ni corto ni perezoso, lehendakariarekin hitz egitera joan nintzen", gogoratu digu. Santandertik Gijonera egin behar izan zuten ihes, gero Bartzelonara… Frantziara ihes egin zuen arte. Bertan kontzentrazio eremu batean izan zen ostera itzuli zen arte. Istorio harrigarria Faktorian jaso duguna.
an jaso duguna.