Itxi

Faktoria

Musika

The Owl Project: areto txikitatik Actual jaialdira!

Sustraiak Markinan dituen taldea ezagutu dugu 'Faktoria'n: Iker Larrinaga eta Migel Angel Martxena "Palankas" taldekideak etorri zaizkigu.

  • 17:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errege Egunez Actual jaialdiko oholtzan aritzekoak dira The Owl Project taldekoak; aurtengo edizioan "banden gerra" irabazi izanaren oparia dute hori! Sustraiak Markinan dituen taldea ezagutu dugu 'Faktoria'n: Iker Larrinaga eta Migel Angel Martxena "Palankas" taldekideak etorri zaizkigu.

Lehiaketan aurkeztu eta aurrera pasatzea bera "erabateko sorpresa" izan zela kontatu digute. "20 minuturako Logroñora joan behar al dugu?", hala pentsatu omen zuten, baina ez ziren esku hutsik itzuli Errioxatik. Logroñora joan, finalerako sailkatu eta irabazi egin zuten. Hala, Errege egunez Actual jaialdian jotzekoak dira.

Ingelesez kantatzen duen taldea da The Owl Project. Zalantza egin zutela azaldu digute, "ingelesez beharrean, euskaraz edo gazteleraz abestu" zalantzan ibili zirela, baina "gehien gustatzen zaiena" egitea erabaki zuten.

Kantu berriak sortu eta entseatzen ari dira orain, eta 2017rako diskoa osatu nahi lukete. "Actualen, akaso, sorpresaren bat" entzuten ahalko dela ere aurreratu digute.

rreratu digute.