Itxi

Faktoria

Faktoria

Trenbide pasabide arriskutsuetan barrena

Bilboko Zorroza auzoko istripuaren ondotik, Euskal Herriko trenbide pasabideen errepasoa egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian.

  • 10:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Zorroza auzoko istripuaren ondotik, Euskal Herriko trenbide pasabideen errepasoa egin dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Kanpai hotsak, semaforoak eta langak ez dira aski izaten, trenbide pasabide arriskutsuetan ezbeharrak saihesteko. Istripuren bat gertatzen denean, hedabideetan sarri aipatzen ditugu halako pasabideak, baina handik astebete edo hilabetera ere, "arazoak hor jarraitzen duela" salatzen dute trenbideak gurutzatzen dituen auzo eta herrietan.

Euskal Herrian, gisa honetako 200dik gora pasabide daude. Nafarroan, gutxien: hiru bakarrik. Ipar Euskal Herrian dozenaren bat. Araban 20 inguru, eta gainerakoak Gipuzkoan eta Bizkaian. Zallan dute "errekorra": 35 trenbide pasabide.

Zalla, Berriozar eta Zarauzko berri jaso dugu.