Faktoria
Faktoria
Edurne Mendizabal:'Gauza onetan arreta jarrita hobeto biziko ginateke'
Hala esan badaiteke, tratu onen entrenatzailea da Edurne Mendizabal psikologoa. Gizarteak zertan hobetu behar dugun etengabe esaten digunean, gauza positiboetan arreta jartzea aldarrikatzen dute.
-
16:17 min
Arremanitz koperatibako kide Edurne Mendizabalek bizi filosofia aldatzeko beharra aldarrikatu du 'Faktoria'ko mikrofonoetan. "Gaur egun, jendartea asko enkargatzen da zer hobetu behar dugun esatean, zertan ez garen onak esaten, persona ase ezinak bilakatu arte. Positiboak eta onak gehiago dira eta horietan arreta jarrita askoz hobeto biziko ginateke" nabarmendu digu.
"Exigentzia jaitsi eta konfiantza izan", horra Mendizabalek eman dizkigun bi klabe. Ikastetxeetara bideratzen da euren lanaren zati bat: Parekidetasuna landu eta sexuen hezkuntza tratu onen ikuspegitik garatzen saiatzen dira. Gaiaz gehiago jakiteko aukera izan dugu elkarrizketan.
elkarrizketan.