Faktoria
Elkarrizketa
Adrien Gatxitegi ikerlari nekaezina ezagutu dugu
Adrien Gatxitegi aldudearrak 95 urte ditu baina gazte askok nahiko luketen gogo eta indarrari eusten dio. Belokeko abadetxean izan gara bere bizitza harrigarriari errepasoa ematen.
-
24:04 min
Adrien Gatxitegi aldudearrak 95 urte ditu, baina gazte askok nahiko luketen gogo eta indarrari eusten dio. Belokeko abadetxean izan gara 'Faktoria'n, bere bizitza harrigarriari errepasoa ematen.
1940an Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean kotxe azkarretan eta aeroplanoan ibili zen Adrien Gatxitegi fraide gaztea han bizi ziren euskaldunen inguruko ikerketa egiteko, ondoren liburu batean jaso zuen jakintza. Euskal Herrira itzulita, baserrietako lan moldeak aldatzeko lanean aritua da irakasle gisa, eta aholkuekin gida liburua ere argitaratu zuen euskaraz 1963an.
Afrikan, Beningo golkoan 10 urtez ere ibilia, Euskal Herriko zuhaitzen inguruko ikerlana ere argitaratua du, Aldude bailarako historiari buruzkoa ere bai... 95 urte eta lanean jarraitzen duela frogatu dugu Beloken bertan. Bejondeizula Adrien!
deizula Adrien!