Faktoria
Kartzelan ama
'Ama izan diren presoak arazo dira espetxe zuzendaritzarentzat'
Maitane Sagastumek 22 urte egin ditu preso. Duerako espetxean jaio zen bere semea.
-
22:47 min
Sara Majarenas Valentziako Picassent kartzelan dagoen presoaren haurraren kasuak mahai gainean jarri du, berriro, preso egonda ama izateko erabakia hartu duen emakumeen egoera. Estatuan zenbat diren ez dago argi, espetxe zuzendaritzak daturik ematen ez duelako. Frantzian 76 preso ama dira, espetxe behatokiak eman dituen datuen arabera. Preso dauden emakumeen egoera aztertu dugu 'Faktoria'n, Maitane Sagastumerekin.
Sagastumek 22 urte egin ditu preso. Berak duela 17 urte ekarri zuen semea, Duerako espetxean zela.