Itxi

Faktoria

Eitbk 20 urte sarean

Internet ulertzen ez genuen garaiak... ez dira hainbeste urte pasa!

I.A. | EUSKADI IRRATIA

Joxerra Aizpurua industria ingeniariak eta Ana Zubiaga genetika irakasle eta ikerlariak lagundu digute interneten oroitzapen kutxa irekitzen. Gure lankideen garai hartako oroitzapenak ere jaso ditugu.

  • 23:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur EiTB taldean ohiko lan tresna dugu sareari, interneti bereziki begiratu nahi diogu 'Faktoria'n. Izan ere, 20 urte bete ditugu sarean. Joxerra Aizpurua industria ingeniariak eta Ana Zubiaga genetika irakasle eta ikerlariak lagundu digute interneten oroitzapen kutxa irekitzen. Gure lankideen garai hartako oroitzapenak ere jaso ditugu.

Duela 20 urte, internet ezezagun handi bat zen gehienontzat. '1993an, Suitzara bidaia egin nuen Elhuyarretik Andoni Sagarna lankide ohiarekin. Bertan, weba aurkeztu zuten eta jardunaldi batzuk izan ziren. Ez nuen erdia ulertu baina informazioa elkar lotuko zuen tresna bat zetorren ideaiarekin etorri nintzen', gogoratu du Joxerra Aizpuruak.

'Gaur goizean 3 artikulu zientifiko deskargatu ditut. Lehen liburutegira joan behar izaten nuen, aldizkaria ote zegoen begiratu, ez bazegoen eskatu... hilabeteko lana izaten zen', nabarmendu du Ana Zubiagak. Oroitzapenen kutxa zabaldu dugu Faktorian.