Faktoria
Joxe Elorrieta
'EAJrekin ez dago subiranotasun biderik hasteko batere aukerarik'
ELAren idazkari nagusi ohiak 'Faktoria'n esan duenez, 'ELA eta LABen arteko indar metaketa beharrezkoa da baina horretarako, oztopo nagusi bat dago: politikoki automoak izan behar dute'.
-
18:07 min
Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohia elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n, atera berri duen liburuaren harira. Elorrietak uste du EAJ logika neoestatutista batean sartuta dagoela oraintxe eta eskema horren abera, Estatuak daukala giltza erabakitzeko noraino eta zer erabaki litekeen. Ildo horretatik azpimarratu du alderdi jeltzalearekin ez dagoela, momentu honetan, 'subirautza prozesu baterako biderik' urratzerik.
Una mirada sindical contracorriente: Clase, territorio y nuevas alianzas liburua argitaratu berritan, neoliberalismoaren testuinguruan sindikatuek borroka eta borrokaren pedagogia egin behar dutela adierazi du Elorrietak. Helburu horrekin, indar metaketa oso garrantzitsua dela azpimarratu du, baina LABi zuzenduta zehaztu du, horretarako politikoki autonomoa izan behar duela; eta 'LABek', esan du, 'ez du autonomia hori'.
hori'.