Faktoria
Asier Abaunza
'Manhatan txiki izaten hasi da Zorrozaurre; handi izatea gura genuke'
Hirigintza lanak nola doazen bertatik bertara ezagutzen izan da Euskadi Irratiko unitate ibiltaria, Bilboko Hirigintza zinegotzi eta Zorrozaurreko Batzorde bereziko kontseilariak lagunduta.
-
Asier Abaunza
18:57 min
Bilboko Zorrozaurren hirigintza lanak nola doazen bertatik bertara ezagutzen izan gara 'Faktoria'n. Asier Abaunza, Bilboko Hirigintza zinegotzi eta Zorrozaurreko Batzorde bereziko kontseilariak lagundu digu horretan. Aurten eraikitzen hasiko diren lehen etxeen % 80 salduta dagoela adierazi du Abaunzak. Bi urteren buruan izango dira prest lehenengo etxeak eta hiru belaunaldi barru bukatuta egongo da 'AHTarekin batera, Bilboko aldaketaren erreferentziazko lan handia' izango dena: '15-10 urte ipar eta hegoko puntak, eta, aurreragorago, erdiko enborra'.
Euskadi Irratiko unitate ibiltaria Zorrozaurren izan da lanak bertatik bertara nola doazen ezagutzeko. Hirigintzari dagokionez, kanal berriarekin, Bilbon, uholdeak izateko arriskua metro erdi gutxituko dela zehaztu du. Industria arloan, erreferentziazko enpresa gune izango dela Zorrozaurrre eta hemengo eta munduko 'punta-puntako' firmekin elkarrizketan daudela. Azkenik gaineratu du gaur egun inguru horretan dauden kultur ekimenak bultzatu eta sustatu egingo direla alor publikotik.
lor publikotik.