Faktoria
Elkarrizketa
Edurne Pasaban, amatasunaren tontorrera bidean
6 hilabeteko dago Edurne Pasaban, eta oraindik kirola egiten jarraitzen du. Euskadi Irratian eskaini duen elkarrizketan ezusteko bat edo beste jasotzeko aukera izan du zuzenean.
-
17:45 min
Alex Txikonen deia jaso du 'Faktoria'n Edurne Pasabanek. Mendizale lemoarra Everesten magalean dago, oinarrizko kanpamenduan, eta bertatik zuzenean sartu da Euskadi Irratian tolosarra zoriontzeko. Munduko tontorrik altuena bi aste barru konkistatzea aurreikusten du Txikonek, haize ufadak geratzen direnean.
Edurnek, bi urte barru, mendira itzultzea ere espero du. Hala ere orain beste gailur batzuk lortu behar ditu mendizaleak, apirilean jaioko baita Max, bere semea. 43 urte ditu Edurnek, eta ama izatea kosta egin zaiola ere onartu du.