Itxi

Faktoria

Mertxe Mugika

'Emozioz bizitzeko Korrika nahiko genuke, alderdi ekonomikoa ahaztuta'

AEKko koordinatzaile nagusia, Urtsa Errasti Korrikako eragile eta euskararen aldeko ekitaldiko lehen bost edizioetako arduradun izan zenarekin etorri da Euskadi Irratiko 'Faktoria'ra.

  • 22:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mertxe Mugika, AEKko koordinatzaile nagusia, Urtsa Errasti Korrikako eragile eta euskararen aldeko ekitaldiko lehen bost edizioetako arduradun izan zenarekin etorri da 'Faktoria'ra, Korrika Kulturala hastear den honetan.

37 urte pasa dira 1980an lehen Korrika egin zenetik. AEK sortu berria zen, eta abian jartzearekin batera ikusi zuten finantziazioa bilatzeko ekitaldiren bat egin beharra. Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundean zeuden kideek deitu zituzten Txomin Barulloko Bitor Allende eta Joxepe Zuazo, besteak beste, eta batu ziren beste hainbat lagun asmo horretan ere, adibidez, Natxo de Felipe musikaria. Haien arteko otorduetako batean borobildu zuten lan luze baten ostean buruan zuten ideia: Korrika.

'Jende asko konbentzitu behar izan genuen, baita AEK barruan ere. Horrelakorik ez zen egin munduan, eta jendeak ez zuen irudikatzen nola egingo genuen errelebo lasterketa bat', esan du Urtsa Errastik: "Baina lehenengotik izan zen izugarria".

'Lehenengoaren arrakastaren ondoren, bigarren Korrika izan zen zailena', lehen koordinatzailearen arabera: 'Etiketa politikoa Korrikara etorri ze,n eta erabili egin zuten zentzun horretan'.

Mertxe Mugikak zehaztu du euskararen aldeko aldarria eta mezua dela Korrikak zabaltzen duena  eta 'batasunaren argazkia' erakusten duela azken urte hauetako ekitaldiek. 'Kosta egin da, baina lortu dugu. Orain argazki batetik haratago jo behar dugu eta inplikazioa behar da'. Ildo horretatik azpimarratu du nahiko lukeela etorkizun laburrean 'Korrika euskara sustatzeko eta euskaldunen emozio eragile' izango den ekitaldia bihurtzea eta 'aldarrikapen ekonomikoa ahaztea'.

mikoa ahaztea'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskara
  • Korrika