Itxi

Faktoria

Isabel Elizalde

'Soriako ustiategiak arriskuan jartzen ahal du gure esne produkzioa'

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko sailburuak zehaztu du jasangarritasunetik erregulatu behar dela esne sektorea.

  • 20:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Soriako Novierca herrian zabaldu asmo duten 20.000 buruko ustiategiarekin, Nafarroako esnetarako produkzioa arrisku bizian 'izaten ahal' dela gutxi barru esan du Isabel Elizalde Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioetako sailburuak 'Faktoria'. Gogoratu du, Frantzian, 1.000 burutik gorako ustiategiak debekatuta daudela legez eta, ildo horretan, Europak antzeko politika bateratuak bultzatu beharko lituzkeela iritzi dio. Gaineratu du esnea erreklamo bezala erabili izan dela, baina orain, merkatuak, jasangarritasuna eskatzen duela. 'Horri ere begiratu behar zaio eta kontzientzia bultzatu behar dugu', esan du.

Izotzak Nafarroako Erriberako uztan egindako kalteei buruz ere mintzatu da Elizalde. Jakinarazi du kardua eta brokoli uztaren % 70 galdu dela eta orburu uztaren % 40. Kalte horiei erreparatuta, nekazal arloko aseguruak berraztertzeko deia egin du, nekazal arlorako aseguruek elkartasun printzipioari garrantzia gehiago eman beharko lioketelako, errentagarritasunaren aldean.

Nafarroako ubideari buruz, azkenik, Elizaldek adierazi du datorren ekainaren bukaerarako espero dutela 'argazki osoa' edukitzea: Erriberako nekazarien eskariena eta kalitatezko ur edangarriari dagokiona. Hortik aurrera, urtebeteko epea beharko dute egitasmoa idatzi eta bigarren epeari nondik heldu behar zaion behar bezala erabakitzeko. 'Nafartarrek aski ongi dakigu proiektu handiak hitzartu baina finantziazioa lotzen ez bada, zer gertatzen den', esan du.

 

an du.