Itxi

Faktoria

Aintzane Oiarbide

Nola antzematen dituzte kontrako norabidean sartzen diren autoak?

Aintzane Oiarbide Guzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu digu nola atzeman zuten larunbatean AP-8an  bi hildako eta zortzi zauritu eragin zituen autoa

  • 4:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

AP-8 autobidean gaur goizean berregin dute joan den larunbatean bi hildako eta zortzi zauritu eragin zituen istripua. Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Bide Azpiegiturako diputatuak 'Faktoria'n azaldu duenez, Arizmendiko tunelean atzeman zuten autoa, automatikoki, tunel barruetan ezarrita dagoen teknologiari esker. Ordenagailuek berehala pizten dute alerta eta errepide zaintzako segurtasun-guneetara eta SOS Deiak-era berehala abisua ematen. AP-1 eta AP-8ko tunel berrietan, ahozko seinaleak ere aktibatzen dira gidariak ohartarazteko.

Larunbateko gertakarian, baina, 'bi minutu ete erdian gertatu zen dena' eta ez zen denborarik izan tragedia eragozteko. Arimenditik Aritzetarainoko bidea egin zuen kontrako norabidean zihoan autoak, eta bertan egin zuen aurrez aurrez, osasun zerbitzuko furgoneta baten kontra.

Istripuaren inguruko ikerketa egiten ari da Ertzaintza. Hildakoetako bat identifikatzeke dago oraindik.