Faktoria
Bekadunen greba eguna
'Sinbolikoa izan arren, argi pixka bat jarri nahi dugu arazoan'
Ibai Aranburu Nafarroako Gazteria Kontseiluko ordezkariak esan digu bekadun askok langileek bete beharko lituzkeen postuak estaltzen dituztela.
-
4:11 min
Bekadunentzat greba eguna izendatu du gaurkoa Munduko Bekadunen Koalizioak. Espainiako estatuan, Gaztedia Elkarteak, CCOO eta UGT sindikatuetako gazte talde eta ikasle elkarteek bat egin dute deialdiarekin, tartean, Nafarroako Gazteria Kontseiluak. Ibai Aranburu Nafarroako Gazteria Kontseiluko ordezkariak 'Faktoria'n esan digu bekadun askok langileek bete beharko lituzkeen postuak estaltzen dituztela.
Bekadunen esanetan, praktikak egitea lan munduan esperientzia lortzeko aukera da, baina ez diete langile eskubiderik aitortzen. Horietako bat, greba eskubidea. Eta horrek gaurko protestan eragina izango duela jakinarazi du Ibai Aranburuk.
Nafarroako Gazteria Kontseiluko ordezkariak onartu du gaurko deialdiak indar sinbolikoa baino ez duela izango, baina arazoarengan argi pixka bat egitea dutela helburu.
dutela helburu.