Itxi

Faktoria

Joseba Egibar, EAJ

'Eusko Ikaskuntzak garatu dezake estatus berriaren lege testua'

Joseba Egibarrek Euskadi Irratiko 'Faktoria'n aurreratu du, "orain arte inork ikusi ez duen harreman konfederala posible" litzakeela, Euskadi eta Espainiako gobernuaren artean.

  • 26:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Egibarrek, Eusko Alderdi Jeltzaleak Legebiltzarrean duen bozeramaileak, 2018. urte erdialderako amaituta nahi luke estatus politiko berriaren lege testua. Egibarrek 'Faktoria'n zehaztu duenez, legebiltzarreko autogobernu lan-taldetik aterako lirateke estatus berriaren oinarrizko puntuak, eta parlamentutik kanpoko aditu talde batek garatu beharko luke testu artikulatua.

Bozeramaile jeltzalearen hitzetan, "Eusko Ikaskuntzak izan lezake estatusa garatzeko ardura, errepublika garaian enkargu hori jaso zuelako" baina, gizarte eragile desberdinen esku hartzea nahiko luke, lege testu berrian, gai jakinei buruz iritzia duten gizarte taldeek ekarpenak egin ditzaketela. "Badagoelako antolatuta dagoen gizartea, unibertsitate, kultura, kirol, osaskungintza zein judikatura munduan", Joseba Egibarrek zehaztu duenez.

Espainiako gobernuarekin antolatu liteke harremanari dagokionez, "erlazio konfederalari" aukerak ikusten dizkio ordezkari jeltzaleak. Orain arte inork aurrikusi ez duen harremana izan arren, Joseba Egibarrek esan du Euskadi eta Kataluniak Espaniarekin harreman konfederal hori ezarri dezaketela, horrek aukera emango luke "Euskal Autonomia Erkidegoa estatu soberano izatea eta zuk erabakitzen duzu zer partekatu beste Estatu batekin". Europa da, Egibarren iritziz, horren adibide argiena.