Faktoria
Mireia Gabilondo
'Strip-teasea bai, biluztasun emozionala ere bai'
Loraldia jaialdirako propio sortu dute Strip-tease antzezlana lau zuzendariren artean. Mireia Gabilondo izan dugu 'Faktoria'n, lau zatietako bat zuzendu du berak.
-
Lau zuzendariak Radio Euskadiko 'Graffiti'n egon zireneko argazkia
10:12 min
Strip-tease hitza oinarri hartuta, lau zuzendariren artean osatu dute antzezlana: Jokin Oregi, Gabi Losada, Fernando Bernués eta Mireia Gabilondori enkarguz eskatu zieten zati bana. Azken horrek 'Faktoria'n azaldu digu, "berehala" etorri zitzaiola gogoa Telmo Irureta zumaiarrarekin lan egiteko. "Temok garun paralisia du, gurpildun aulkian dabil, eta harekin pentsatu nuen biluztasunaz aritzea".
"Strip-tease hitzak indar handia du, bestearen gogoa esnarazten du" eta harremana pizteko modua da. "Ardatz bera izanagatik ere, oso bide ezberdinak aukeratu" dituztela zuzendariek aipatu digu.
Loraldirako propio sortutako lana izanik, "sortze prozesuan jaialdiak egiten duen lana" goraipatu du Mireia Gabilondok.
eia Gabilondok.