Faktoria
Korrika
Mauleko kaleetan izan gara Korrikarekin batera
Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak euskaraz busti ditu Zuberoako hiriburuko kaleak gaur goizean. Xiberoko Botza irratiko Maite Laffalek 'Faktoria magazinean' eman digu bertako giroaren berri.
-
3:49 min
Eguraldia lagun, 890 Kilometro egin ostean, gaur goizean heldu da Korrika Maule-Lextarrera. Hainbat elkartetako ordezkariek eskuz-esku eraman dute lekukoa; besteak beste, Mixel Etxebest auzapezak, Xiberuko Boza irratiko ordezkariak, Dantza elkarteko arduradunak, Pastoral Taldeko kideak edota Seaskako ikasleak ikusi ditugu lekukoa eramaten. Xiberoko Botza irratiko Maite Laffalek 'Faktoria'n eman digu bertako giroaren berri.
Zuberoa atzean utzita, Nafarroa Behererako bidea hartuko du berrio Korrikak. Nafarroatik barrena Gipuzkoara iritsiko dira korrikalariak. Donostiak hartuko du hiriburuen lekukoa, bihar iluntzean.
ihar iluntzean.