Itxi

Faktoria

Biktimen iritzia

'Gertatutakoa kontatu eta gorrotorik gabe egin behar dugu bidea'

ETAren armagabetzearen bezperan Maixabel Lasa, ETAk hil zuen Juan Mari Jauregiren alarguna eta Axun Lasa, GALek hil zuen Joxean Lasaren arrebaren sentipenak bildu ditugu Faktorian.

  • 7:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Axun Lasa eta Maixabel Lasak euren azaletan bizi izan dute azken 50 urteetako indarkeria. Axunek Joxean Lasa anaia galdu zuen, GALek torturatu eta hil zuenean. Marixabelek, Juan Mari Jauregi senarra, ETAk tiroz hil zuenean. ETAren armagabetzearen bezperan, bien sentipenak bildu ditugu 'Faktoria'n.

Baina biek etorkizunari gorrotorik gabe begiratzeko eskaria egin dute. Maixabel Lasaren hitzetan, "gauzak ez dira ahaztu behar. Hau horrela bukatzen bada perfekto, ez diet nire bilobei gorrotei adierazi nahi. Hemen biktima Juan Mari izan da, berak galdu du etorkizuna".  Bat egin du irakurketan Axun Lasak: "biktimek esan behar duguna da guztiak berdinak direla, mina norberarena da baina, guztiek sentitu dugu mina. Gertatutakoa kontatu, esan behar da, gorrotorik gabe baina, gertatu dena esan behar da".

esan behar da".