Itxi

Faktoria

Antton Lopez Ruiz, Kubati

'Ez dugu disidentzia esanguratsurik presoen kolektiboan'

Antton Lopez Ruiz, Kubati, ETAko presoen bozeramailearen iritzia, ETAren armagabetze egunaren bezperan.

  • 2:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Antton Lopez Ruiz "Kubati", besteak beste YOYESen hilketagatik kondenatu zuten.  26 urte espetxean egin ondoren, ehunka preso ohik babestu duten KALERA KALERA dinamikaren ordezkaria da gaur egun. ETAren armagabetzeaz duen iritzia bildu dugu 'Faktoria'n.

Lopez Ruizen iritziz, bihar gertatuko dena "Euskal Herriaren historiarako mugarri" izango da, azken 50 urteko ibilbidearen amaiera definitiborako urratsa egingo delako. Espetxe barrutik jasotzen duten informazioaren arabera, "presoen artean prozesuaren onarpen zabala" dago eta ez dutela disidentziarik espero esan du Kubatik. Presoen etorkizunari dagokionez, Lopez Ruizek onartu du Espainiako legalitatea ez dela beraiei gustatzen zaien eredua" baina, "besarkatzen dute, irteera logiko, posibilista eta praktikoa emateko".

 

 

>