Itxi

Faktoria

Martin Gartziandia

'Tabakoaren legea oso eraginkorra izan da, baina malgutzen ari da'

Gasteizko sindikoarekin Tabakoaren kontrako legeaz aritu gara 'Faktoria'n; debekatutako tokietan erretzeak eragiten dituen salaketez.

  • 9:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martin Gartziandia Gasteizko sindikoak ez du zalantzarik: "Tabakoaren legea eraginkorra izan da". Garai bateko ke eta kiratsak bukatu direla aipatu digu 'Faktoria'n, "Parlamentuan, autobusetan, zinean...erretzen zeneko garaiak atzean geratu dira, baina legea betetzeko garaian malgutzen" ari garen irudipena du.

2011n sartu zen indarrean Tabakoaren Legea, eta orduz geroztik "errazago egiten da baimendutako tokien zerrenda egitea, galarazitakoena baino". Toki horien guztien errepasoa egin dugu Gartziandiarekin, isunen berri jaso dugu, eta znebait kasu bitxi ere aipatu dizkigu.

Gaiak entzuleengan interes handia pizten du, eta makina bat mezu jaso ditugu, diotenak han eta hemen lasai asko uzten dutela erretzen.

utela erretzen.