Faktoria
Nere Alberdi
'Madurok dioen indarra badu, zergaitik ez ditu hauteskundeak deitzen?'
Venezuelako gobernuaren kontrako manifestazioetan parte hartu ohi du Nere Alberdi euskal-venezuelarrak: "Ez gara ultraeskuindarrak", dio.
-
9:26 min
Euskal Herrian harrapatu dute azken gertakariek Nere Alberdi. Eta Venezuelara itzultzean, botikaz beteta eramango du maleta, han topatu ezin direnak hemen erosteko zerrenda luze-luzea egin diotelako ezagunek. 'Faktoria'n azaldu du lehengai oinarrizkoen falta ikaragarria dela eta, inondik ere ez dela oposizioak manipulatutako gezurra.
Hugo Chavezen aldean, Madurok duen babes eskasa salatu du eta haren erregimena "erabat ustela" dagoela salatu. "Halako indarra baldin badu, zergaitik ez ditu deitzen hauteskundeak?".