Publizitatea
Itxi

2017/04/20

12:05

Faktoria

Gurpil gaineko abentura

Antzuolatik Tajikistanera, bizikleta gainean

Ugaitz Iturbek bizikleta gainean egin du Antzuola eta Tajikistan arteko bidea. 16.000 kilometro pedalka egin ostean iritsi zen Tajikistaneko Karakul lakuraino. Harekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

  • 18:48 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Helmuga finko gabe ekin zion bidaiari Ugaitz Iurbek, 'Faktoria'n esan digunez. Ingurukoei Nepalera joateko asmoa zuela esan zien arren, nahiago izan zuen bere ibilbidea unean-unean moldatu. Europa osoa zeharkatu eta gero, Asiara heldu zen Iturbe. Iran, Kirgistan edota Uzbekistan zeharkatuta iritsi zen bere helmuga izango zen Tajikistanera. Tartean, pare bat itsasontzi hartu behar izan zuen itsasoa zeharkatzeko, baina gainontzean, ez zuen inolako garraiobiderik erabili bere bizikletaz gain.

Ibilbidean bizi izandako esperientzien artean, aitortu digu izan dela momentu gogorrik; hala ere, bizi izandako bizipen gehienak aberasgarriak izan direla nabarmendu digu, ikuspegi pertsonalean asko eskaini dioten bizipenak. Jendearen harrera beroa edota kultura ezberdinak ezagutzeko aukera azpimarratu dizkigu. Arriskuen artean, Kurdistanen ibilbidea moldatu behar izan zuela kontatu digu, zeharkatzea aurreikusten zuen bidean hamar kamioi-bonba eztandarazi zituztelako.

zi zituztelako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Euskadi Irratia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena