Itxi

Faktoria

Isidoro Fagoaga

Gernikako bonbardaketarengatik kantatzeari utzi zion tenorra

1937ko apirilaren 26an ospetsua zen, bizimodu erosoa zuen, baina egun horretatik aurrera ez zen haren ahotsa gehiago entzun ordura arte ohikoak izan zituen Italia, Argentina eta Espainiako antzokietan

  • 20:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

2017. urte hau, Berako herrian, Isidoro Fagoagaren urtea da. Isidoro Fagoaga tenorra ezagutzera emateko urtea. Bada Tenorea!... eta ez da guk esaten dugun esapidea, baizik eta Fagoagaren omenez antolatu duten egitarau oparoaren izenburua: Bada Tenorea! 'Faktoria'n tartea egin nahi izan diogu Gernikako bonbardaketagatik kantatzeari utzi zion tenorrari.

XX. mende hasierako Europako tenorrik ospetsuenetako bat izan zen Fagoaga. Ezaguna da, gainera, arrakastaren gailurrean zegoela, kantatzeari utzi egin ziola Gernikako bonbardaketaren berri izan zuenean, 1937ko apirilaren 26 hartan. Ordutik eta hil arte, kantatu ez, baina, idazten jarraitu zuen. Euskal kulturaren bultzatzaile eta ekintzailea tenorra bezain bestekoa izan zen Isidoro Fagoaga.

German Ereña eibartarra Berako Bada Tenorea! programako aholkulari lanetan ibili da German. izan ere, Ereñak urteak daramatza Fagoagaren bizitza eta obra ikertzen. Bere denbora librean jardun du 80.hamarkada amaieratik Fagoagari buruzko material eta informazio ahalik eta gehiena lortzen. Hain zuzen ere, Germanek Iruritako etxe batean aurkitu zituen 2002.urtean tenor beratarraren jantziak, emanaldien afixak, argazkiak... Eta objektu guzti hauek Berako Kultur Etxean erakusketa batean bildu dute, maiatzaren amaierara arte. Isidoro Fagoagaren omenezko ekitaldiz beteta dator Bada Tenorea!-ren egitaraua, ekainaren hasierara arte. Besteak beste, ostiralean, hilaren 28an, 'Isidoro Fagoaga eta Gernikako bonbardaketa' izenburupean hitzaldia eskainiko du German Ereñak Beralandetan, arratsaldeko zazpietatik aurrera.