Itxi

Faktoria

Gaztea Maketa Lehiaketa

Finalaren atarian, hautagaiekin elkartu gara

Empty Files, Eneritz Furya, Huts, Odolaren Mintzoa eta Passepartout 26.edizioko finalistak dira: gaur erabakiko da nork irabaziko duen, Bilboko Kafe Antzokian.

  • 27:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urteroko hitzordua tradizio bihurtu da. Gaur, 21:30ean, Bilboko Kanfe Antzokian Gaztearen 26. Maketa Lehiaketaren finala izango da. Irabazleak eta bozka gehien jaso dituzten taldeek, ondoren, zuzeneko kontzertua eskainiko dute. Emanaldia doakoa da. "Bilboko Kafe Antzokian jotzea ere nahiko sari da", dioskue talde finalistetako kideek, 'Faktoria'ra egin diguten bisitan.

5.000 euro jasoko ditu saridunak eta Bilbao BBK Live jaialdian joko du. Aurten, gainera, Bilboko Kafe Antzokiak ere saria emango du, beste 5.000 euro. Euskadi Irratiko Bilbo eta Donostiako estudioetara etorri dira finalista guztiak. Hauxe izan da elkarrekin egon diren lehen aldia. Empty Files, Eneritz Furya, Huts, Odolaren Mintzoa eta Passepartout taldeetako kideek euren buruan aurkezteko eta, erabakia epaimahaikideen esku egon arren, haiek zergatik aukeratu beharko lituzketen ere esan digute!