Faktoria
Pornografia hezkuntzan
'Pornoa sexu hezkuntzaren barruan sartu behar da'
Amelia Barquin irakaslea, Medea taldeko Ana Txurruka eta Mikel Oribe sexu hezitzailea bat etorri dira, gazteek pornografia kontsumitzen dutela agerikoa delako.
-
20:28 min
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan abiatzearekin batera, nerabezaroan hasten dira gaztetxoak pornografia kontsumitzen. Errealitate hori beti egon da hor, eta hala jarraitzen du gaur egun ere. Hori kontutan hartuta, kontsumo hori sexu heziketaren barruan sartu beharra aldarrikatu dute 'Faktoria'n Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak, Medea Taldeko Ana Txurrukak eta Mikel Oribe sexu hezitzaileak.
Oribek zehaztu du pornografia irudiak ikusi egin behar direla nerabeekin batera, jakin dezaten, irudi horietan agertzen dena "fantasia hutsa dela eta ez duela harremanik errealitatearekin.