Itxi

Faktoria

Mendia pasio

Irati Anda: ''Gailurra Xtrem'en ikusi zena erabat erreala zen'

'Gailurra' telebista saioan dabil Irati Anda azken hilabeteetan. Baina mendiarekin lotutako lanbidea ere badu, Euskal Mendi Federazioko zuzendari teknikoa da. 'Faktoria'n izan dugu bisitari.

  • 19:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

'4-5 saiorako hasi eta ia urtea egitera goaz', horrela laburbildu du 'Faktoria'n Irati Andak 'Gailurra' saioaren bidea. Formatu ezberdinetan parte hartu du hilabeteotan, eta 'oso gustora' dabil.

'Gailurra Xtrem' saioan ibili zen tartean: Zegama Aizkorri, Ultra traila, Tolosaldeko bi tontorrak... eginez. Gure galderari erantzunez, argitu du 'ikusten zena gertatu zena izan zen. Probak bere horretan egin genituen eta utzi beharra izan nuenean ere horrela azaldu zen. Sufrimendua benetakoa zen'. Gaur Aralarren ibiliko da 'Gailurra Martxan' saioan, beste abiadura batean.

Telebistaz gain, Euskal Mendi Federazioko lanaz ere aritu gara, baita mendi elkarteez ere. Irati Anda gaur kontu kontari, 'Faktoria'n.