Faktoria
Izozkiak
Mundu osoko jendea Zarautzen, izozkiak egiten ikasteko
Zarautzeko malekoi aldamenean dago Arribas izozkitegia. Izozkiak saltzeaz gain, izozkiak prestatzen ere erakusten du Carlos Arribasek. Harekin eta ikastaroan diharduten ikasleekin izan gara.
-
Argazkia: Carlos Arribas izozkiak
10:21 min
Zarautzeko malekoi ezagunaren aldamenean dago Arribas izozkitegia. Udarekin batera gero eta gehiago izango dira izozki bila hurbilduko diren turistak zein bertakoak. Baina izozkiak saltzeaz gain, izozkiak prestatzen ere erakusten du Carlos Arribasek, izozkitegiko arduradunak. Gaur goizean, harekin, eta ikastaroan diharduten ikasleekin izan da 'Faktoria'.
Carlosek ospe handiko txapelketetan hartu du parte, eta horietako asko irabazi ditu. Berak kontatu digu zein den gehien saltzen den zaporea eta azaldu digu zein den izozki on bat prestatzeko sekretua.
Mundu osoko jendea joaten da Carlosengana izozkiak egiten ikastera. Euskal Herriko hainbat lekutatik hurbildutako jendeaz gain, amerikarrak eta ozeaniarrak ere aurkitu ditugu; Australiatik eta Argentinatik etorri dira Zarautzera, propio, izozkiak egiten ikastera.
giten ikastera.