Faktoria
Oinutsik bizi
'Oinutsik korrika egiteko prestatuta gaude jaiotzetik'
Juanjo Ugartemendia irakaslea, Kontxi Garmendia fisioterapeuta, David Bustamante surflaria eta Iker Basterretxea masajista oinutsik ibili eta korrika egiteko ohituraz aritu zaizkigu.
-
26:46 min
"Maratoia egin nahi nuen baina mina nuen oinetan. Zapatilak erosi behar nituen. Begiratu nuen zapatila minimalistak zer ziren eta horien argudioa da gaur egungo zapatilek amortiguazioekin bideratzen gaituztela korrika egitera modu ez natural batean, onena dela erabiltzea ahalik eta zapatila sinple eta lauenak. Eta hasieran oinutsik ibiltzearekin tartekatzea gomendatzen zen zapatila minimalistak eta horrela gustatu zitzaidan eta hasi zen" gogoratu du Juanjo Ugartemendiak. Ugartemendia irakaslea, Kontxi Garmendia fisioterapeuta, David Bustamante surflaria eta Iker Basterretxea masajista oinutsik ibili eta korrika egiteko ohituraz aritu zaizkigu 'Faktoria'n.
Kontxi Garmendia, fisioterapeutak argi du. "Korrika oinutsik eginda errekuperazioa hobea da, karreren ostean askeago nabaritzen zara eta giharretako min gutxiago. Osasungarria da korrika oinutsik egitea". Behobia Donostia ere oinutsik egin izan du Garmendiak. Nacidos para correr liburua ere aipatu du Garmendiak, bertan oinutsik korri egitea gomendatzen da. "Hasieran landu behar da oinazpia, baina nahiko azkar ohitzen da", gehitu du Ugartemendiak. Zaintza berezirik ez ez duela behar izaten gehitu duten.
David Bustamante surflariak ere argi du: "Oinutsik korrika egiteko prestatuak gaude jaiotzen garenetik". Iker Basterretxea masajista osteopatak ere onurak nabarmendu ditu, osasuna. "Askotan ez dut egiten ez aguantatzearren jendearen komentarioak", gaineratu du. Animatuko ote zara?
atuko ote zara?